XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AFRIKA`KO GERRA, EUSKALDUNAK ARA BAIÑO LEENAspalditik ari zan giroa berotzen eta sumintzen; baiñan azkenean, sarritan gertatu oi danez, txinparta txiki bat izan zan sua piztu zuana; alegia, moroak eta españitarrak gerrara eraman zituana.
Gerra artako gertaerarik nabarmenenak egunik egun emango ditugu orain atal ontan; baiñan, izenburuan esan bezela, emengo mutillak ara iritxi ziran arte.
1859. VIII. l-9: Moroak gero ta ausartagoak zirala-ta, Zeuta`ko españitar gobernadoreak, bere mendeko erri ori obeto zaintzearren, arresitik kanpora guardi-leku berri bat egitea agintzen du; murallatik kanpora, alegia.
1859. VIII. 10: Moroak, gauez etorri eta asitako lanak desegiten dituzte.
Anyera kabilako moroak, españitarrak beren Zeuta`ko barrutia zabaltzen ari zirala-ta, protesta egiten dute.
1859. VIII. 23: Moroak etorri eta mugarriak ateratzen dituzte.